Saltatu eta joan eduki nagusira

HISTORIA

Plaka nagusia sortu aurretik, hardwareko osagai bat aldatzeko firmwarea berridatzi behar zen osagai berriak zuzen lan egin zezan.
Arazo hauei aurre egiteko Patty McHugh-ek, 80 hamarkada amaieran kontzeptu hau sortu zuen eta horren ondorioz ingeniari honek "plaka naguasiaren ama" izena hartu zuen.

Asmakizun honek asko erraztu zuen hardwareko osagaien arteko elkarekintza, plaka nagusiarekin denak ondo funtzionatzeko driverrak edo kontroladoreak kargatzearekin nahikoa zelako.

Plaka nagusia sortzea, soilik hasiera izan zen, hortik aurrera edozeinek alda zezakeen osagai bat inolako ingeniarien beharrik gabe. Fabrikatzaileak hau ikustean, hardware-aren osagaiak fabrikatu eta saltzen hasi ziren.

Azken 35 urtetan informatikaren arloan gauzak asko aldatu diren arren, ama plakak soilik aldaketa txiki batzuk izan ditu.


Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

ZER DA?

Oinarrizko plaka ordenagailuaren atal nagusia da.  Bertan txertatzen dira ordenagailua martxan jartzeko eta funtzionatzeko beharrezkoak diren atalak , RAM memoria, ordularia eta mikroprozesadorea kasu.  Plaka honen lana atal horiek guztiak elkarren artean konektatzea eta funtzionaraztea da. Xaflaz eginik dago eta kutxa baten barruan instalatuta aurkitzen dugu. Hainbat motako atakak ditu, barne zein kanpo-konektoreak konektatzeko eta zerbait instalatzeko beharra baldin badago beste zenbait entxufe ere baditu.

MIKROPROZESADOREA

Mikroprozesadorea ordenagailuaren ‘bihotza’ da. Bere egitekoa o rdenagailuaren kontrolaz eta  ariketa logikoez zein aritmetikoez arduratzea eta gainerako osagai guztien funtzionamendua kontrolatzea da. Itxuraz, txip edo zirkuitu integratu bat da, pastila txiki batean hainbat eta hainbat gailu (erresistentziak, diodoak, trantsistoreak, ...) pilatzen dira. ZOKALOA Plaka nagusiaren barruan, zokalo deituriko zulotxoz betetako laukitxo zurian txertatuta aurkitzen dugu. Bertan, inolako indarrik egin beharrik gabe palanka baten bidez mikroprozesadorea sartu eta askatu egin daiteke.